XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12.4. Sindikatuak

KONTZEPTUA

-Besteen konturako langileen elkarte iraunkorra eta autonomoa, irabazi-asmorik gabekoa, bere kideen aurrerapen ekonomiko eta sozialerako eta, bereziki, lan-baldintzak kontratazio kolektiboaren bitartez hobetzeko.

HELBURUAK

-Lan-baldintzak zehaztea.
-Langileen bizi-baldintzak hobetzea.
-Premiak dauzkaten sindikatukideei laguntza ematea.
-Kideen interes profesionalak defendatzea.
-Langileek enpresaren kudeaketan parte hartzea.

SINDIKATU-ASKATASUNA

-Ondoko honetarako eskubidea barne hartzen du:

* Sindikatuak sortzea.
* Hauek eten edo iraungitzea.
* Hautatutako sindikatura afiliatzea edo bertatik bereiztea.
* Ordezkariak hautatzea.
* Sindikatu-jarduera.

SINDIKATU-JARDUNA

-Sindikatu bateko kideek, enpresa baten esparruan, ondoko hau egin dezakete:

* Sindikatu-sekzioak osatu.
* Bilerak egin, kuotak jaso eta informazio sindikala banatu lanorduetatik kanpo, enpresaren jarduera normala eragotzi gabe.
* Sindikatuak igortzen dien informazioa jaso.

SINDIKATU-HAUTESKUNDEAK

-Ondoko hauetarako eskubidea dute:

* Negoziazio kolektiboa
* Iragarki-taula bat edukitzekoa.
* Lokal egoki bat erabiltzekoa, lantokiak 250 langile baino gehiago dituenean.

-Ordezkari sindikalen ordezkaritza izango dute hauek enpresa-batzordeko kide direnean, eta hau 250 langile baino gehiagori dagokionean.

-Ordezkari sindikalak enpresa-batzordeko kide ez direnean, ondoko hauetarako eskubidea dute:

* Enpresak enpresa-batzordearen esku uzten duen informazio bera edukitzeko.
* Enpresa-batzordearen bileretara joateko, eta segurtasunari eta higieneari dagozkion funtzioak dituzten organoenetara.
* Neurri kolektiboak hartu aurretik, kaleratzeak edo zigorrak batez ere, enpresak entzun diezaien.
* Enpresa-batzordeetako kideentzat ezarritako berme berberak edukitzeko.